Erabili nahi duzun inprimagailua instalatuta ez badago, ondoko
hamar urrats hauei jarraitu behar diezu:
1.-Idazmahaian
HASI botoia sakatu.
2.-Agertatutako pantailan
INPRIMAGAILUAK ETA FAXAK ikonoa klikatu.
3.-"Inprimagailuak eta faxak" izenburupeko orrian ezkerreko partean
GEHITU INPRIMAGAILUA aukera sakatu.Orri honetan bakarrik instalatuta dauden inprimagailuak agertzen dira.
4.- "Inprimagailuak gehitzeko morroia" izenburupeko pantailan
HURRENGOA botoia klikatu.
5.-"
UNA INPRESORA DE RED O UNA IMPRESORA CONECTADA A OTRO EQUIPO" aukera markatu eta jarraian,
HURRENGOA botoia sakatu.
6.-"
BILATU INPRIMAGAILU BAT DIREKTORIOAN" aukera aktibatu ondoren
HURRENGOA botoia klikatu.
7.-"buscar impresoras" izenburupeko orrian
BUSCAR AHORA botoia sakatu.
8.-
Sareko inprimagailu guztiak dauzkazu ondoko zehaztasunekin: izena,kokapena,eredua,...I
nteresatzen zaizuna aukeratu eta ACEPTAR botoia sakatu.
9.-Aukeratutakoa lehenetsi gisa erabili nahi baduzu
BAI aukera markatu eta HURRENGOA sakatu.
10.-Azkenik,
AMAITU botoia sakatu eta beste inprimagailu bat instalatuta izango duzu.Instalatutakoa ez badabil, irakurri beste sarrera batean zer egin ahal duzun.